“Errefuxiatuek onura ugari ekarri dizkiote komunitateari"

“Kokaleku batzuetan liskarrak gertatu dira, batez ere zirkulazio-murrizketengatik, baina leku gehienetan bizikidetza baketsua da. Baliabideak eta zerbitzuak partekatzean, errefuxiatuak zein tokikoak elkarren ondoan bizitzen ikasten ari dira” 

Geoffreyk lotura estua du bere komunitatearekin. Pobrezia handia den arren eta zailtasun ugari dituzten arren, barrutian pixkanaka lortzen ari diren aldaketa positiboak balioesten ditu. Bere ustez, azken urteotan areagotu egin da herritarren parte-hartzea erabakiak hartzeko guneetan, eta herritarrentzat oso positiboak diren hainbat erakunde komunitario jarri dira martxan, hala nola elikadura-laguntza, ura eta saneamendua kudeatzeko batzordeak, bai eta gatazkak kudeatzekoak ere. Horrek guztiak harremanak hobetu ditu, zalantzarik gabe, eta komunitate-sentimendua indartu du bertako pertsonen eta errefuxiatuen artean. 

“Aldaketa gehienak osasunaren, hezkuntzaren eta ingurumenaren esparruetan gertatu dira. Eskolak, osasun-zentroak eta emakumeek eta gazteek elkarri modu eraikitzailean eragiteko guneak eraiki dira. Lehen distantzia luzeak egin behar izaten genituen zerbitzu horietara iristeko”

Inguru horretan bizi duten muturreko pobrezia dela-eta, barrutian esku hartzen duten GGKEek eta nazioarteko agentziek errefuxiatuak nahiz han jaiotakoak txertatzen dituzte beren garapen komunitarioko estrategietan. Horrela, komunitate osora iristen dira baliabideak eta zerbitzuak eskuratzeko orduan lortutako onurak.  

Kontuan izan behar da, gaur egun, Adjumanin bizi diren biztanleen ia erdiak errefuxiatuak direla. Azken urteetako etorrera masibo horrek ingurunea egoera berrietara azkar egokitzea eragin du. Oro har, egokitzapen hori oso modu positiboan egin da; izan ere, hobekuntza handiak lortu dira komunitate-zerbitzuetan eta tokiko enpleguaren sorreran, eta, Geoffreyk azaldu bezala, horrek guztiak tokiko biztanleen ongizatea eta errefuxiatuen integrazio azkarra bultzatu du.

“Animaliak gatazka-iturri dira: galdu egiten dira, errefuxiatuen lurretatik tokikoen lurretara igarotzen dira, edo alderantziz, eta azkenean laboreak suntsitzen dituzte”

Hala ere, masifikazio horrek eta egurrezko eta egur-ikatzezko sukaldeen gehiegizko erabilerak ingurumenaren degradazio azkarra eragiten du, batez ere landare-ikatzaren eta zuraren ekoizpen jasanezinaren ondorioz, basoak basamortu bihurtzen ari baitira eta karbono-isuri handiak hedatzen baitira atmosferara.   

Era berean, lekualdatutako familiei lurrak banatzeko politikaren ondorioz, larreetarako lurrak urriak dira lurraldean, eta animaliak, batzuetan, familien baratzetara sartzen dira bazkatzera, eta auzo-gatazkak pizten dira halakoen ondorioz. 

Horregatik, kudeaketa komunitariorako batzordeen sorrera funtsezko urratsa izan da, komunitateetako liderrak gatazkak konpontzen aritzen baitira, edo herritarren artean bitartekari lanak egiten edo bizikidetzaren alde lan egiten.  

“Egunetik egunera, ezkontza misto gehiago daude Adjumaniko barrutian, eta errefuxiatu gehienek beren herrialdera itzuli nahi duten arren, tokikoekin familia-loturak ezartzen dituztenak lurraldean finkatu ohi dira behin betiko”

Geoffrey, al igual que muchos otros pobladores nativos, tiene muchas amistades y vecindario de personas refugiadas provenientes de Sudán del Sur, a quienes estima y respeta. Comparten ocio y vida comunitaria, como en cualquier otra comunidad de vecinos, por lo que cuando algunas personas se marchan, se entristece bastante.